XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zesta eta erremonte txapelketetako finalerdiak jokatuko dira gaur

A.U./Donostia

ZESTAKO Euskal Herria Kopako lehenengo finalerdiak Logroñoko Las Gaunas pilotalekuan jokatuko dira.

Jaialdiko lehen partidua bigarren mailako torneoko finalerdia izango da; Txelis-Tolosak Inziarte-Alavaren aurka jokatuko dute.

Bigarren partidua lehen mailako finalerdia izango da, Konpa-Arkarazo Rekalde-Castroren aurka, (24:00, ETB1).

Torneoak eman duena ikusita, Konpa-Arkarazok aukera gehiago dituztela dirudi, ligatxoan jokatuko dituzten bost partiduak irabazi baitituzte.

Logroñoko pilotalekura ondo egokitzea garrantzitsua izango da.

Bihar arratsaldean Gernikan, beste bi finalerdiak jokatuko dira.

Lehen mailan Alberdi-Aranburu Etxalus-Goitiaren aurka, eta bigarren mailan, Alex-Aranza II.a Mayo-Egiguren I.aren aurka.

Erremontean, Bigarren Mailako Binakako Txapelketako bi finalerdietako joaneko partiduak jokatuko dira.

Galarretan, bertako multzoko liderrek, Altuna II-Lizasok, Euskaleko multzoko bigarrenen aurka jokatuko dute, Lezea-Ekizaren aurka.

Euskalen, bertako liderrek, Iñigo-Iriartek, Galarretako bigarrenen aurka, Kalonje-Urretabizkaia II.aren aurka.

Maiatzaren 1ean jokatuko dira itzuliko partiduak.